Eguzki Urteaga, soziologia irakaslea: ‘Eskaintza aniztea eta osatzea ekarriko luke eredu berriak’
Gizartea
Oihane Alonso
2022, aza. 14 - 13:11
Ipar Euskal Herriko goi ikasketen "paradigma aldaketa" aztertu du Eguzki Urteaga soziologia irakasleak ‘La politique d’enseignement supérieur au Pays Basque’ (Goi-mailako hezkuntza-politika Euskal Herrian) liburu argitaratu berrian. Euskal Elkargoa eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak mugaz gaindiko dimentsioa izango duen campusa garatzeko helburua hauspotzen du.

















