Skip to main content

EH Bildu: "Adostasun soziopolitiko zabalen aurka egiten duen gutxiengoak nazio gisa ukatzen gaitu"

Gizartea

Ane Garitaonandia

2023, urr. 23 - 09:10

EH Bilduk euskararen normalizazioaren aldeko adostasun zabala artikulatzeko eta herri gisa erantzuteko deia egin du. Izan ere, euskararen kontrako "bi eraso" izan dira "epaitegien aldetik, eskuin muturrak jarritako helegiteen ondoren". EAJk, bere aldetik, euskararen aurkako azken epaien aurrean, mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du. Haren ustez, azken epaiek zuzenean eragiten diete euskarak presentzia handiena duen udalerriei eta lurralde eremuei. Lakuak euskararen ofizialtasuna "auzitan" jartzen ari diren epai judizialei aurre egingo die "instantzia guztietan". Gai horretan epaileek duten “sentsibilitate falta” aurpegiratu du Urkullu lehendakariak.

Oldarraldiaren aurrean, euskararekin eta euskaraz bat egitera deitu du Kontseiluak azaroaren 4an, Bilbon.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista