EH Bilduk Jaurlaritzari eskatu dio larrialdietako anbulantziak publiko egiteko
Gizartea
EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio larrialdietako ESI erakunde sanitario integratuko anbulantziak publiko egiteko. Salatu dute anbulantzien eredu bikoitza ez dela onuragarria. Zatiketa horrek egunerokoan arazoak sortzen dituela azaldu dute: langile faltan, artatze denboran, pazienteen segurtasun klinikoan, langileen prestakuntzan eta lan baldintzetan, besteak beste.
Larrialdietako ESIaren anbulantzia guztiak publiko egiteak onurak ekarriko lituzkeela adierazi du EH Bilduk. Koordinazioa eta protokoloak abiatzea erraztuko lukeela uste du. Legebiltzarreko osoko bilkuran egingo dute proposamena, anbulantzia guztiak publiko egiteko.
Nafarroako Gobernuak egin duen bidea jarri dute adibidetzat. Izan ere, Nafarroako Gobernuak iragarri du datorren urtetik aurrera anbulantzia guztiak publikoak izango direla.