EH Bilduk “zorroztasuna” eskatu die Hezkuntza Legearen oinarriak adostu zituzten alderdiei
Gizartea
2023, ira. 29 - 06:09
Asteartean amaituko da Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Legearen egitasmoari zuzenketak aurkezteko epea. EH Bilduko Hezkuntza idazkari Ikoitz Arresek iragarri du “leial” jokatuko dutela. Arresek esan du EH Bildu bere zuzenketak prestatzen ari dela. Koalizioaren ustez, Jaurlaritzak onartutako lege egitasmoan badaude “lege on batera iristeko behar diren osagai nagusiak”.