Skip to main content

EHIGEk ikastetxeen jantoki zerbitzua kontrolatzeko Jantoki Batzordeak aktibatuko ditu

Gizartea

2023, urr. 25 - 13:10

Irailaren bukaeran Duranako Ikasbidea ikastolaren ikasleek beraien janarian zizareak ikusi zituztela salatu zuten. Eusko Jaurlaritzak janaria aztertzerakoan mikroorganismoak aurkitu zituen, eta Serunion enpresari espedientea irekitzea erabaki zuen. Gurasoen elkarteetatik horrelako kasuak bakanak ez direla azaldu dute. Arabako zenbait gurasoen elkarteek antolatzen hasi dira eta asteartean egindako bileran egoerari irtenbidea emateko pausoak hartzea erabaki dute. Bai epe motzean, salaketaren bidez, zein epe luzeago batean, jantoki batzordeak antolatuz.

Hamaika Telebista