“Ehiza arrazista” normalizatzearen aurka elkartuko dira arratsaldean Donostian
Gizartea
Udane Arbeo
2026, ira. 14 - 14:09
Donostian pertsona migratzaileen aurkako erasoak eta mezu xenofoboak areagotzen ari direla salatu dute azken hilabeteetan. Testuinguru horretan, Donostiako Harrera Sareak elkarretaratzea deitu du gaurko, Egian izandako azken erasoa salatzeko.
Ostegunean, Mandasko Dukearen pasealekuan, kalean eserita zegoen pertsona migratzaile bati hiru tiro egin zizkioten, eraikin bateko balkoitik, aire konprimituko arma batekin. Gertatutakoa salatzeko 19:30ean Blas de Otero plazan mobilizatuko dira.

















