EHNEk eta ENBA nekazari sindikatuek otsoa kudeatzeko plana salatu dute
Gizartea
Irene Garitagoitia Beitia
2024, ira. 20 - 12:09
Eusko Jaurlaritzak otsoaren kudeaketa planaren proiektua argitaratu du aste honetan. EHNEk eta ENBA nekazari sindikatuek plana “abeltzaintza alboratu” egiten duela salatu dute. Izan ere, otsoa lurralde osora zabaltzea sustatzen duela eta sakoneko arazoari heltzen ez diola adierazi dute. Planaren helburuek abeltzaintzaren, gaztaren, behien, behorren eta ahuntzen sektoreak arriskuan jartzen dituela uste dute.