EHU munduko laurehun unibertsitate onenen artean Shanghai rankingaren arabera
Gizartea
2024, abu. 16 - 14:08
Munduko unibertsitateen kalitate akademikoa neurtzen duen Shanghai rankingaren arabera, Euskal Herriko Unibertsitateak gora egin du zerrendan, munduko laurehun unibertsitaterik onenen artean kokatuz. Baionan campusa duen Bordeleko Unibertsitatea 300 onenen artean kokatu da eta Nafarroako Unibertsitatea 600 onenen artean. Shanghai rankinga Jiao Tong Unibertsitateak egiten du urtero eta gaur egun nazioartean aitortutako ebaluazio-irizpide nagusienetako bat da. Pasaden urtean egindako zerrendan, Euskal Herriko Unibertsitatea 500 unibertsitate onenen artean geratu zen eta 2012tik ez zuela aurten bezain emaitza ona lortu. Gauzak horrela, 8 dira estatu espainiarrean laurehun onenen artean egotea lortu duten unibertsitateak. Shanghai Rankinaren podiuma, Amerikako Estatu Batuetako 3 unibertsitatek bete dute; Harvard, Stanford eta Massachusettseko MIT Unibertsitateak, hain zuzen.