Skip to main content

EHUko 2.021 kidek sinatu dute 'Unibertsitate publikoaren eta bertoko ikasle eta langileon alde' adierazpena

Gizartea

2024, api. 18 - 11:04

Adierazpenean azaldu dute zenbait campusetan “bizikidetza baketsua asaldatu duten gertaerak” egon direla. Hala nola ,eraso fisikoak, hitzezko erasoak, irainak, mehatxuak... Tresnak eta instalazioak ere “suntsitu” dituztela azaldu dute. Eraso guzti horiek salatu dituzte adierazpenaren bidez, eta dei egin dute “adierazpen askatasuna erabiltzera, baina beti errespetuz, tolerantziaz eta pertsona guztiekiko begirunez”.

Adierazpenaren aurrean, bestelako erantzunak ere egon dira baina. IAk salatu du adierazpena errektoretzaren interes korporatiboen aldeko mugimendua dela eta unibertsitateko egunerokoa ezkutatu nahi dela horrekin.