Skip to main content

EHUk Israeleko genozidioa babesten duten enpresekin kolaboratzen duela salatu dute hainbat elkartek

Gizartea

2025, ots. 20 - 15:02

EHUko Ingeniaritza Eskolak Enplegu eta Enpresak Aurkezteko Jardunaldia antolatu du astearte honetan. Jardunaldi horretan CAF, ITP Aero eta Sener enpresek hartu dute parte. Elkarteek salatu dute enpresa horiek palestinar genozidio eta gerrarekin irabazi ekonomikoak lortzen dituztela.
CAFek Ekialdeko Jerusalemeko asentamenduetara doan trena eraikitzen parte hartu duela eta, beraz, okupazioaren konplize izatea egotzi diote elkarteek. Bestalde, ITP Aero eta Senerri "gerraren sare industrialaren parte izatea" leporatu diete.
Egun berdinean, astearte honetan, elkarretaratze deialdia egin dute elkarte horiek Bilbon. CAF, ITP Aero eta Sener enpresetan ikasleek praktikak egitearen aurka daudela aldarrikatu dute.

Hamaika Telebista