Skip to main content

EHUko ikasturtea hasi da, baina ELA eta LABen gaitzespenarekin finantzaketa eza dela eta

Gizartea

2022, ira. 14 - 13:09
Euskal Herriko Unibertsitateak 2022-23 ikasturtearen hasierako ekitaldia egin du Bizkaia Aretoan, eta hura hasi aurretik ELA zein LAB sindikatuek protesta egin dute, bakoitzak bere aldetik. Izan ere, sindikatuek salatu dutenez, Jaurlaritzak ez du behar besteko inbertsioa egiten kalitatezko unibertsitatea bermatzeko. Bien bitartean, EHUren hasierako ekitaldian, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak nabarmendu du EHUk egindako lana gizarteak bizi duen ziurgabetasun eta segurtasunik ezaren agertokian.
Hamaika Telebista