Skip to main content

EHUko irakasle ordezkoentzat baldintza duinak eskatu dituzte

Gizartea

2023, uzt. 05 - 08:07
Irakasleek eta ikertzaileek errektoretza taldeari eskatu diote prekarizazio asmoak zuzentzeko. Izan ere, aldaketen ondorioz, ordezkoek hilabetean 800 euroko soldata jasotzen dute gehienez. Hori gerta ez dadin, errektoretza taldeari eskatu diote lanaldi osoko kontratuei eusteko. Irakasleek protesta egin bitartean, EHUren klaustroak ikasleen arau hausteei eta zigorrei buruzko araudi berria onartu zuen.
Hamaika Telebista