Skip to main content

EHUko ordezkoen egoera salatzeko, irakasleek eta ikertzaileek greba egingo dute urriaren 11n

Gizartea

5.500 irakasle ikertzaile deitu dituzte lanuztera LAB, ELA, Steilas eta CCOO sindikatuek. Sindikatuetako ordezkariek Leioako kanpusean egin dute agerraldia. Nabarmendu dute “lan baldintzak” kaskartu egin direla”. Izan ere, EHUk lanaldi partzialeko kontratuak eskaini dizkie ordezkoei, eta 800 euroko soldatak. Horrez gain, azaldu dutenez, ordezkapen batzuk berandu egiten dituzte, eta ordeztu gabeko “lan zama” lankideek hartzen dute euren gain.