Skip to main content

Ehun mugimenduak etxebizitza duinaren aldeko kanpaldia egingo du asteburuan

Gizartea

Donostiako Sert plazan bilduko dira. Gogoratu dutenez, plaza horretako alokairu sozialeko 522 etxebizitza Black Stone izeneko funts putreari saldu dizkio Lakuako Gobernuak. Nabarmendu dute sistema kapitalistan etxebizitza ez dela eskubide bat, negoziazio bat baizik. Larunbatean mahai inguru bat eskainiko dute Euskal Herriko zenbait etxebizitza sindikatuaren eskutik. Arratsaldean, manifestazioa abiatuko dute Sert Plazatik. Iluntzeko 20:00etan, bestalde, Donostiako Zinemaldi alternatiboa ospatuko dute.