Ehun pertsona inguruk kalean egiten du lo Iruñean
Gizartea
2023, abe. 05 - 10:12
Karabana mugak zabalduk salatu duenez, ehun pertsona inguru daude egun hauetan kale gorrian Iruñean. Tenperaturek zerora iristen hasi diren data hauetan, salatu nahi izan dute, Udalak eta Nafarroako Gobernuak ez dutela mediorik mahai gainean jartzen kalean bizi diren pertsona hauen egoera hobetzeko.