Ehunka donostiarrek Udalaren politikak salatu dituzte, "Donostia ez dago salgai” lelopean
Gizartea
2024, Maiatza 27 - 15:05
Donostiako hiri eredua aldatzeko exijitu dute beste behin iragan asteburuan. Ehunka pertsona batu dira Donostia Defendatuz elkartearen deiari erantzunez. Gutxiengo pribilegiatu baten zerbitzura dagoen hiri-eredu bat eta espekulazioaren, luxuaren eta turismoaren negozioak deuseztatu dituzte, horrek etxebizitza eskuragarriak, ondarea, berdeguneak, merkataritza txikia eta ehun soziokulturala galtzea eragiten dituztela adieraziz. Horren ordez, hiri bizigarri bat aldarrikatu dute.