Ehunka herritar elkartu dira Orion azken hilketa matxista salatzeko
Gizartea
2023, Maiatza 18 - 08:05
Zapi more baten gainean, xingola beltz handi bat jarri dute plaza erdian, eta inguruan, hainbat kandela. Herritarrek eta erakundeetako ordezkariek plaza bete dute. "Emakume izateagatik hiltzen gaitu sistema honek" azpimarratu dute Mugimendu Feministako kideek. Villabonan ere elkarretaratze jendetsua egin dute, bikote batek pairatutako eraso homofoboa gaitzesteko.