Skip to main content

Ehunka herritarrek salatu dute Plentziako Arpillao elkarteek bizi duten ziurgabetasun egoera

Gizartea

2021, abe. 20 - 08:12
Arpillao Bizirik plataformak manifestazioa deitu du bart Plentzian. Ehunka herritarrek babestuta protesta egin dute Arpillao erakinean egoitza zuten bost elkarteek bizi duten ziurgabetasun egoera salatzeko. Plentziako Udalak, duela urtebete, lokal guztiak itxi zituen segurtasun neurriak direla medio. Hala, egun, eraikinak itxita jarraitzen du, eta atzo, nabarmendu zuten Udalak irtenbideak eskaini beharrean eraikina hormatu nahi duela.
Hamaika Telebista