Ehunka lagunek Iruñeko kaleak hartu dituzte abeltzaintza industrialaren amaiera eskatzeko
Gizartea
Ane Garitaonandia
2022, aza. 28 - 08:11
Makroetxaldeen aurkako Nafarroako Plataformak, beste eragile batzuen babesarekin, Iruñeko kaleak hartu ditu abeltzaintza industrialaren amaiera eskatzeko eta abeltzaintza estentsiboaren alde egiteko, elikaduraren burujabetasunaren aldeko aldarria zabalduz. Gaur egun Nafarroako nekazaritza lurren hiru laurdenak animaliak elikatzeko erabiltzen da.