Ehunka pertsona elkartu dira Baionan Ipar Euskal Herrian euskararen aldeko hizkuntza politika eraginkor bat eskatzeko
Gizartea
Larunbatean egindako mobilizazio jendetsuan eragileek dei egin diete instituzio publikoei neurriak har ditzaten. 'Orain baxoa euskaraz! Euskarak trabarik ez' lelopean suprefeturatik Xaho plazaraino egin zuten ibilbidea, Euskalgintzak deituta.