Eider Bravo, LAB sindikatua: “Eusko Jaurlaritzak bere burua zuritzeko erabili du zahar etxeen dekretua”
Gizartea
2023, eka. 22 - 13:06
Eusko Jaurlaritzak zahar etxeez argitaratu duen dekretu berriz hitz egin dugu Eider Bravo LAB sindikatuko kidearekin. Salatu du dekretu hori “bere burua zuritzeko” erabili duela Eusko Jaurlaritzak: “Eguneko ratioak ez dituzte ukitu, gauetan 50 egoiliarreko pertsona bat egongo dela jasotzen du, eta ez du bermatzen erizain bat egongo denik gauez eta 24 ordutan”.
Hori horrela, nabarmendu du dekretuak ez dituela langileen lan baldintza zein egoiliarren bizi baldintza duinak bermatzen. Bravoren esanetan, “pribatizazioa” da beren egoeraren erantzule nagusia, eta ezinbestekotzat jo du zaintzaren sektoreari duintasuna ematea.