Skip to main content

Eider Gotxi, Urdaibai Guggenheim Stop: “Museoa biosferatik 20 metrora eraikitzeko baimena eman du Espainiako Gobernuak”

Gizartea

2023, abe. 04 - 14:12

Eider Gotxi Guggenheim Stop! mugimenduko kidearekin hitz egin dugu Hamaika Telebistan. Nabarmendu du Espainiako Gobernuaren lege aldaketaren bidez onartu dutela lehen 100 metrora eraiki zitekeena orain 20 metrora eraikitzea.

Gotxik salatu du, ordea, hori lehenengo urratsa izan dela, eta gehiago etorriko direla: “Momentu honetan, lur zoru horrek erabilera industriala dauka, eta orain eman behar diote museo bat kokatzeko egokiena dena. Momentu honetan, Muruetako hiri antolamenduko plan orokorrean aldaketa hori gauzatzen ari dira, eta garrantzitsuena da plan hori ezagutzen denean alegazioak egitea”. Gotxik salatu du urte hauetan guztietan Urdaibai biosferan deslinde ugari gertatu direla Astillero enpresaren jardueraren ondorioz, eta ingurua suntsitzen ari direla: “Biosfera suntsitzen ari gara, eta babestu egin behar dugu”.

Hamaika Telebista