Ekainaren 11n izanen da 2023ko Araba Euskaraz, ‘Ekin’ lemapean
Gizartea
2022, aza. 10 - 15:11
2023ko Araba euskaraz ikastolen jaialdia aurkeztu dute ostegun honetan Gasteizen. 2023ko ekainaren 11n egingo dute, Olarizun, eta zortzi ikastolak hartuko dute parte. Aurtengo ikur eta leloari dagokienez, “Ekin” hitzak osatuko ditu biak: “Ekinaren ekinez iritsi garelako ikastolak honaino, ekinaren ekinez iritsi delako Araba Euskaraz honaino”.
Urte osoan zehar egitasmoak antolatuko dituzte Arabako eskualde bakoitzean, euskara lurralde osoan zabaltzeko helburuarekin. Bi ekitaldiren berri eman dute: hilaren 18an kalejira erraldoi bat antolatu dute Agurainen, photocall eta txosnak egongo dira bertan. Eta abenduaren 4an, Go!azen taldeak kontzertu bat eskainiko du Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian.