Ekainaren 20an ikastetxe guztietan Palestinaren alde ekimen bateratua egiteko deia zabaldu dute
Gizartea
2024, eka. 17 - 10:06
“Gure Haurrak ere badira” dinamikak agerraldia egin du igande eguerdian Bilbon. Bertan, hezkuntza komunitateen atxikimenduak eskertu eta ekainaren 20rako mobilizazio bateratua iragarri dute Euskal Herriko ikasketa zentroetan. Gainera, eskaera formala erregistratuko dute Gasteizko eta Iruñeko parlamentuetan, Gazan eta Zisjordanian "haur eta nerabeekiko elkartasun praktikoa eta erantzukizuna adierazteko".