Ekainaren 5ean izango da Euskal Eskola Publikoaren 29. jaia, Bastidan
Gizartea
2022, Maiatza 31 - 09:05
Ekainaren 5ean, Bastidan, izango da Euskal Eskola Publikoaren 29. jaia. Arabako Errioxak hartuko du, hiru urte beranduago, ikastetxe publikoen eguneroko lana balioan jartzen duen festa eta aldarrikapena. Jaiaren aurkezpena egin dute Gasteizko Arte Ederren museoan.
Pozik agertu da Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzailea, eta gogoratu du jaiaren helburua eskola publikoa aldarrikatzea dela, jai giro batean.