Skip to main content

Ekologistak Martxan-ek Ibaizabal birnaturalizatzeko plan bat aurkeztu du

Gizartea

2024, eka. 26 - 11:06
Ekologistak Martxan taldea administraziopeko lurraldeetan errekak birnaturalizatzeko egitasmoak aurkezten ari da; izan ere, azpimarratu dute ibaietakoa dela ekosistemarik kaltetuenetako bat. Euskal Herrian bi proposamen egin dituzte orain arte. Lehenengoa da Barakaldoko Agirtza ibaiari dagokiona (Bizkaia); horretarako, diru laguntza publikoak bilatu eta Barakaldoko Udalarekin hitz egin ostean, proiektua onartu egin zuten, eta uda honetan ekingo diete lanei. Bigarren proiektua da orain aurkeztu dutena, Ibaizabal errekakoa, eta ez dute baztertzen aurrerago proiektu gehiago proposatzea: ekologistek azaldu dutenez, Asuan (Erandio, Bizkaia) Lamiakoko padura berreskuratzeko aukera aztertu nahi dute, eta Gipuzkoan ere horrelako egitasmoren bat aurkeztu nahi dute.

Ibaizabal ibaiaren kasuan azaldu dute ibaiaren ibilgua "oso aldatuta" dagoela eta haren egoera biologikoa "oso larria" dela. Horri aurre egiteko, 1,4 kilometroko tarte bat birnaturalizatzea proposatzen dute, Atxuri eta Abusu auzoen artean.
Hamaika Telebista