Ekologistak Martxanek 9 alegazio aurkeztu ditu Iberdrolaren kontra
Gizartea
2023, aza. 27 - 12:11
Iberdrolak Barakaldo eta Trapagaran artean egin asmo duen proiektuak natura-ondarea suntsituko duela salatu du Ekologistak Martxanek eta bederatzi alegazio jarri ditu Iberdrolaren aurka. Kontua da enpresak ez duela ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorik egin, 5 hektareatik beherakoa izanda ez dagoelako ebaluazio bat egitera behartuta. Ingurumen Inpaktuaren Azterketa bat egitea eskatzen dute, linea handitzeak eragindako biodibertsitatearen inbentarioa barne hartuko duena, flora eta fauna aintzat hartuz.