Skip to main content

Ekopoleko irakasle talde batek ondorioztatu du Zubietako Erraustegiak lehen bi urteetan instalazioak programatu gabeko 240 geldialdi izan zituela

Gizartea

2023, ots. 13 - 17:02

Gorka Bueno Ekopol taldeko kide eta EHUko irakasleak Zubietari buruzko txostena egin du, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Iraunkortasuneko Sailburuordetzaren erregistroko datuen azterketan oinarrituta. Ikerketaren emaitzak Zubietako erraustegiaren irregulartasunak ikertzen dituen Fiskaltzaren esku utzi dira dagoeneko.

Honako hauek dira Ekopoleko kideek egindako ikerketaren puntu nagusiak. Zubietako erraustegiak bi mila aldiz gainditu zuen legeak ezarritako substantzia toxikoen kutsadura maila 2020. Urtean. Airera isuritako kutsadura mugatzeko, ahalik eta gehien gutxitu behar dira instalazioen gelditzeak, ikerketaren arabera, 2020 eta 2021ean 240 aldiz geratu ziren labeak programatu gabe. Halaber, gehiegizko kutsadura maila gainditu den kasu askotan, errausketa automatikoki geratu beharko lukeen sistema ez da martxan jarri. Azkenik, baimenik gabe praktikan martxa betean zen Zubietako erraustegia.

Hamaika Telebista