Sindikatuek greba deitu dute Nafarroako Osasunbidean, "kolektibo guztientzako benetako hobekuntzak" aldarrikatzeko
Gizartea
2023, api. 04 - 16:04
LABek eta UGTk duela bi aste Osasun Sailarekin lortu zuten akordioa salatu dute sindikatuek; izan ere, adierazi dutenez, "akordio horrek dituen benetako hobekuntzak medikuentzat dira".
Sindikatuek konpromisoa agertu dute "beharrezkoak diren mobilizazioei eusteko, Osasunbideko langile guztientzat benetako hobekuntzak lortu arte".
Osasunbideko goizeko txandako profesionalen % 0,37k greba jarraitu dute astearte honetan. Ospitaleetan, jarraipena % 0,32koa izan da, eta lehen mailako arretan, berriz, % 0,49koa.