Skip to main content

ELAk "ikerketa sakona" eskatu du Zubietako erraustegian izandako istripuaren ostean

Gizartea

2023, mar. 13 - 17:03
Martxoaren 10ean gertatu zen ezbeharra, Zubietako Ingurumen Gunean, 26 urteko langile batek beso bat galdu zuen uhal garraiatzaile batek harrapatuta. Sindikatuak gertatutakoa sakon ikertzeko eskatu du, ezbeharraren arrazoiak argitzeko eta balizko erantzukizunak argitzeko. Azpimarratu du lan istripu asko oinarrizko segurtasun neurriekin ekidin daitezkeela.

Era berean, Elkarrekin Gipuzkoak Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensio Batzar Nagusietan ager dadila eskatu du, istripuaren "arrazoiak eta ondorioak argitu ditzan". ELAk berriro eskatu du “Osalaneko eta Lan Ikuskaritzako plantillak bikoiztea”; izan ere, adierazi duenez, “kolapsatuta daude baliabide faltagatik”.
Hamaika Telebista