ELAk salatu du Osakidetzak urtean 180 egunez murrizketak egiten dituela lehen arretan
Gizartea
2024, eka. 18 - 08:06
Osakidetzako lehen arretan urtean 180 egunetan murrizketak daudela salatu du ELA sindikatuak, eta nabarmendu du osasun-etxeen itxierak eta ordutegi murrizketak hamar zentrotik seiri eragingo diela. Sindikatuak azpimarratu duenez, "Osakidetzako osasun-zentroen itxiera eta ordutegien murrizketa ohiko bihurtu da azken urteetan udan, baita Gabonetan eta Aste Santutako hilabeteetan ere". Azaldu dute ekaina eta iraila bitartean 339 zentrotatik 126tan ezarriko direla murrizketak.
“Osakidetza duela lau urte baino okerrago” dagoela azpimarratu dute. Horren guztiaren aurrean, sindikatuak egoera horri aurre egiteko plan bat eskatu dio gobernu berriari.