ELAk salatu du zahar etxeen dekretuak ez dituela zuzeneko arretarako bi orduak bermatzen
Gizartea
2023, uzt. 04 - 07:07
Dekretu zirriborroa atzera botatzeko eskatu du sindikatuak. Salatu dute dekretuak ez dituela zuzeneko arretarako bi orduak bermatzen eta prekaritatea areagotzen duela. Dekretu berria ezartzen bada, zazpi minutu gehiago soilik eskainiko zaizkie mendekotasun apala duten adinekoei, eta 11 minutu gehiago oso mendekoei. ELAren ustez, ratioa ezarri behar da eman beharreko arretaren arabera, ez lanaldiagatik.