Skip to main content

Amaia Elena Barrena, Kattalingune: “Esango nuke orokorrean ezjakintasunean gaudela”

Gizartea

2023, mar. 07 - 05:03

Nafarroako Gobernuak ezarritako murrizketen ondorioz, LGTBI+ komunitateari ematen zaion arreta zerbitzua mugatu beharko dela salatu dute ehunka hiritarrek pasa den larunbatean Iruñean aurrera eraman den manifestazioan. 43.000€-ko murrizketa, hiru langileren kaleratzea, zerbitzuaren zentralizazioa Iruñean eta proiektu berri baten falta. Horiek dira Kattalingorri elkarteak salatu dituen murrizketa nagusiak. Horren inguruan hitz egiteko Amaia Elena Barrena Arana Kattalinguneko sexologoa izan dugu gurean.

Hamaika Telebista