Skip to main content

Elkar Fundazioak Ikastolen Elkartea eta Eusko Ikaskuntza sarituko ditu

Gizartea

2023, Maiatza 23 - 06:05
Ikastolen Elkarteak jasoko du 2023ko Ibilbideari Elkar Saria, "bide luzea eta Euskal Herria euskalduntzeko bidean ekarpen handia" egin duela iritzita. Bereziki nabarmendu dute eskolarako materiala sortzeko egindako lana.

Eusko Ikaskuntzari, berriz, Proiektuari Elkar saria emango diote, “kultur politiken azterketa” kultura txikietan garatzen ari diren kultur politikak aztertu eta ezagutzeko. Hori, erantsi dutenez, baliagarria izan daiteke Euskal Herrian eragile guztien artean adostutako kultur politika garatuz joateko.

Maiatzaren 25ean izango da sariak emateko ekitaldia, Elkarren Adunako egoitzan.
Hamaika Telebista