Elkarretaratzea Donostian udaltzain izateko hizkuntza eskakizunak atzera bota dituen epaia salatzeko
Gizartea
2024, ira. 20 - 12:09
Euskalgintza Kontseiluak eta Bagera elkarteak deituta, elkarretaratzea egin dute ostegun honetan Donostian. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Udalak udaltzain izateko ezarritako gutxieneko euskara eskakizuna. Udaltzain izateko euskarazko B2 maila izan behar zutela ezarri zuten 2022an. Aste honetan neurri hori “oinarrizko eskubide bat urratzea” suposatzen duela ondorioztatu du Auzitegi Nagusiak. Euskalgintza kexu da “azken hitza” epaitegiek dutelako gaur egun hizkuntza politikan. Elkarretarazean ELA eta LABeko ordezkariak eta udaleko hainbat EHBildu eta EAJ orezkariak izan dira.