Elkarretaratzea egin dute Atxurin azken eraso matxista salatzeko
Gizartea
2022, eka. 10 - 07:06
Talde feministek deituta, ‘Erasoen aurrean, autodefentsa feminista’ lelopean, elkarretaratzea egin dute Atxurin azken eraso matxista salatzeko. Bilboko Alde Zaharreko talde feministak (Kalamiak) eta Emakume Migratu Feministak-Soziosanitarioak kolektiboak deitu zuten protesta, azken egunetan ezagutu diren gertakarien harira.
Erasoa apirilaren 30ean izan bazen ere, asteartean atxilotu eta espetxeratu zuten 36 urteko gizon bat, bikotekidearen aurkako homizidio saiakera egotzita,. Ertzaintzaren arabera, gizonak su eman zion bikotekidea eta emakumearen alaba bizi ziren lokalari. Emakumea izan zen suak gehien kaltetu zuena. Bilboko Udalak atzo jakinarazi zuen herri akusazio gisa aurkeztuko duela bere burua.