Skip to main content

Elkarretaratzera deitu dute Pasaiako Udalean euskararen aurka emandako beste bi epai salatzeko

Gizartea

2024, api. 11 - 11:04
Pasaiako Udalak euskarazko B1 maila izatea eskatu zuen hamabost lanpostutarako, baina epaitegiek horren aurka egin dute. Epaien arabera, “diskriminatzailea” da euskara eskakizun hori. Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak eta Euskalgintzaren Kontseiluak elkarretaratzera deitu dute ostiralerako. Kanpaina betean, Kontseiluak konpromisoa eskatu die alderdi politikoei eskatu die euskararen normalizazio eta biziberritzea agendetako lehen lerrora ekarri dezatela.

LABek azpimarratu du Pasaiako kale-garbitzaileen lan-deialdian euskara eskatzearen aurkako epaiak argi uzten duela bigarren mailako hizkuntzatzat jotzen dela euskara epaitegietan . Irmoki salatu ditu bi epai hauek eta horiei erantzuteko deitu diren mobilizazioetara dei egin du.
Hamaika Telebista