Elurra izango dugu Araban hurrengo egunetan Aemet eta Euskalmeten arabera
Gizartea
2023, urt. 16 - 09:01
Elurra helduko da Arabara aste honetan. Aemet eta Euskalmeten arabera elurteak espero dira Euskadin 400 metrora datozen egunetan. Gauzak horrela, elurra iragarri da asteazken eta ostegun honetarako Gasteizen. Horrez gain, igandetik ostegunera prezipitazio handiak izango dira, 60 litro/m2 baino gehiagokoak. Dagoeneko ur-putzuak aurki ditzakegu eta zuhaitzak erori dira azken orduetan izandako euriteen ondorioz. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du, momentuz, astearte gauerdira arte.