Emakume* Abertzaleen 8. Topaketa Feministak bihar izango dira
Gizartea
2020, abe. 11 - 11:12
Larunbat honetan izango dira Emakume* Abertzaleen 8. Topaketa Feministak, "Araka ditzagun gure bazterrak, lanbroak ezkutatzen dizkigunean" lelopean.Egoerak behartuta segurtasun neurriekin "zorrotzak" izango direla baieztatu dute, espazioen aforoak errespetatuz eta egokiak diren neurriak hartuz. Topaketak ospatzeko herrialdeka batuko dira, zazpi herritan zabaldu dituzten guneetan.