Emakume bat eta adingabe bat etxegabetzea geldiarazi dute Gasteizen
Gizartea
2024, aza. 21 - 18:11
Auzoan Bizi etxebizitza sareak etxegabetze bat geraraztea lortu du ostegun honetan Gasteizen. Arana auzoko Extremadura kalean emakume bat eta bere adin txikiko alaba kaleratzeko agindua zuen Ertzaintzak. 2007tik bizi izan dira etxebizitza horretan Auzoan Bizik jakinarazi duenez. Laboral Kutxarekin hipoteka bat zuen emakumeak. 12:30erako zegoen ezarria etxegabetzearen ordua, baina dozenaka lagun hurbildu dira etxegabetzea gelditzeko asmoz. Polizia lehenago heldu bada ere, atarian jartzea lortu dute protestan. Sareko kideek salatu dutenez, “kolpez eta bortxaz” bota ditu Ertzaintzak tokitik. Hala ere, etxetik bota baino lehen epaileak bertan behera utzi du etxegabetzea, oraingoz.