Skip to main content

Emakume digitalak euskal komunitate digitalean duten presentzian sakondu du Hamaika Telebistak

Gizartea

2022, abe. 12 - 07:12

Genero parekidetasuna mugarri, ahaldundutako erreferente direnekin emakumeon ekarpen digitala balioan jarri nahi du Hamaika Telebistak. Emakumeok kualitatiboki nahiz kuantitatiboki egin dugu aurrera espazio digitalean, baina arrakala eta eragozpenak agerian geratu dira garai berean. Horregatik, genero parekidetasuna eta espazio telebisibo digitalean berau garatzeko ahalegina Hamaikaren lerro estrategikoen barruan sartzen da.

Egin ditugun elkarrizketa sortak hamaika.eus atarian daude osorik ikusgai.

Hamaika Telebista