Skip to main content

Emakunde Saria AMUGE eta INME elkarteek eraman dute

Gizartea

Irene Garitagoitia Beitia

2024, abe. 16 - 18:12

2024ko Berdintasunerako Emakunde Saria diskriminazioa ikustarazten duten bi elkartek jaso dute. Alde batetik, AMUGEk, EAEko Emakume Ijitoak Sustatzeko eta Ahalduntzeko elkartea. Bestetik, INME, Emakume Musulmanak Euskal Gizartean Integratzeko elkartea. Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendariak, astelehen honetan iragarri du hautaketa. Kolektibo hauek bizi dituzten diskriminazio mota anitzak eta hauek artatzeko egindako lana baloratu du. Bi elkarteek “erakunde publikoek izan behar duten ikuspegi intersekzionalari erantzuten diote”, azaldu du Elgarrestak.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista