Skip to main content

Emakundek Gizonduz programaren aurrekontua %59 handitu du, asmo handiagoko esku-hartzea proposatuz

Gizartea

2024, ots. 13 - 08:02

Astelehen goizean bildu da emakunde Gizonduz programaren berriak emateko. Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu bezala, Gizonduz estrategiaren aurrekontua handituko dute arau eta gizarte testuinguru berria dela eta. Hortaz gain, berdintasunaren aldeko Euskal Zerbitzu bihurtuko da. Gizonduz 2007an sortu zuen Emakundek eta 2009an prestakuntza osoa martxan jarri zenetik 32.000 pertsona inguruk parte hartu dute. Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak adierazi duen moduan, Gizonduz erreferentziazko gobernu programa bilakatu da.

Hamaika Telebista