Skip to main content

Nekane Artola, Ikastolen Elkartea: “Euskalduntzean aurrera egiteari atea itxi diezaioketen emendakinak erretiratu egin behar dira”

Gizartea

2023, urr. 19 - 16:10

Hezkuntza Lege aurreproiektuaren osoko emendakinak eztabaidatu diren egunean, Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariarekin hitz egin dugu Hamaika Telebistan. Bere esanetan, azken bi urteetan, agente aktibo izan dira Hezkuntza Legea osatzeko prozesuan; nabarmendu du, euskalduntzeari dagokionez, bat datozela legeak jartzen dituen helburuekin, baina adierazi du kanpo mekanismoak jarri behar direla helburu horiek betetzen diren edo ez den ikusteko.

Nabarmendu du “oinarri sendoa” jarriko duen lege bat nahi dutela: “Guretzat lege hau abiapuntu bat da, eta abiapuntua izateko jauziak eman behar ditugu. Lege honek ondorengo urteak arautuko baditu, oinarri sendoak behar ditu, eta emendakin hauekin atzerapausoa ematen da”. Hori horrela, “zalantza juridikoa edo nahasmena” ekar dezaketen edo “euskalduntzean aurrera egiteari atea itxi” diezaioketen emendakin horiek “erretiratu” beharko liratekeela dio, eta eskatu du “ahalik eta legerik zehatzena” onar dezatela.

Hamaika Telebista