Eneko Viñuela: “Ikastetxeetan sukaldeak izateko aukera unibertsala izan behar da”
Gizartea
2023, mar. 29 - 04:03
Platerean jateko Nazioarteko egunaren harira, hainbat ikastetxek eskari amankomuna egin diote Hezkuntza sailari, sukaldea eraikitzea beraien eskola eta institutuetan. Ikastetxe eta 'Gure platera gure aukera' bezalako mugimenduei esker, errealitatea aldatzen ari da azken urteetan. Hala, 2019-2023 Hezkuntza Azpiegituren Planaren jardun lerro estrategikoetako bat lekuan lekuko sukaldeak pixkanaka berreskuratzea da lehenengo aldiz. Horren inguruan gehiago jakiteko Eneko Viñuela 'Gure platera gure aukera' ekimeneko ordezkariarekin hitz egin dugu.