Energia berriztagarriak sustatzeko bi proiektu berri aurkeztu dira Araban
Gizartea
Arabako herrietan energia berriztagarriak sustatzeko proiektu asko sortu da azken urtetan. Oraingo honetan bi proiektu dira esakera bideratu dutenak. Hasteko, Feroska Wind enpresak sortu nahi duen Feroska 1 izeneko parke eolikoa Aiara eta Laudion kokatzen da. 113 metroko altuera duten sei aerosorgailu instalatzea da asmoa. Hori dela eta, proiektuak 22 miloi baino gehiagoko kostua izango du.
Proposatu den beste proiektu bat Ubalza da, Cañaveras Solar SL enpresak bideratutako proiektu fotovoltaikoa. 40.000 eguzki panel jarri nahi dituzte Agurain eta Iruraiz-Gaunan, 50 hektareako azalera hartuz. Ubalza proiektuaren aurrekontua 20.000.000,00 eurokoa da. Euskal Herrian sortu nahi dituzten energia berriztagarriko proiektuen kopurua handitu egin da. Hori dela eta, kontrako iritzi asko jaso dituzte eta 30 eguneko epea izango dute herritarrek beraien argudioak plazaratzeko. Aguraingo Udala ere proiektuaren aurka jarri da eta batzar ireki bat eskatu du.