Skip to main content

Epai “euskarafoboa” salatzeko deialdia egin du Euskalgintzaren Kontseiluak

Gizartea

2024, ira. 18 - 16:09
Euskalgintzaren Kontseiluaren ustez, euskararen normalizazioaren aurka egin du justiziak. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Donostian udaltzain izateko ezarritako hizkuntza eskakizuna. Gutxienez B2 maila izatea derrigorrezkoa izan da orain arte. Kontseiluak epai “euskarafoboa” dela esan du eta kalera irteteko deia egin du Bagera elkartearekin batera.

Elkarretaratzea ostegun honetan izango da Alderdi Ederren, Donostian, 19:00etan. Epaiaren arabera, udaltzain izateko hizkuntza eskakizun bat ezartzeak oinarrizko eskubide bat urratzea dakar. Oraingoz, erabakia ez da behin betikoa; aukera dago Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko.