Epaileak "Bidegi auziko" kereila bat behin-behinean artxibatu du
Gizartea
2023, ira. 07 - 06:09
Autoak dio ez dagoela “behar bezala justifikatuta” delitua gertatu zen ala ez. Bildu agintean zenean, bi kereila aurkeztu zituen aurreko gobernuaren aurka. AP-1 autobidearen eraikuntzan diru publikoa oker erabiltzea eta agiriak faltsutzea egotzita. 2016an, EAJ eta PSE-EE diputazioan agintean zirela, erakundeak beste txosten bat aurkeztu zuen. Bi dokumentu kontrajarriak aztertu ditu epaileak, eta ondorioztatu du bigarrenak duela sendotasun handiagoa. Egoera ikusita, EH Bilduk “txosten inpartzial” baten beharra azpimarratu du.