Erabiltzen dituzten garraio moduez solastu gara Iruindarrekin
Gizartea
Mugikortasun jasangarria, bizi dugun larrialdi ekologikoari aurre egiteko erronka bat den heinean, Europako mugikortasunaren astera batu nahi izan da Iruñeako Udala, hirian zehar erabilgarri dauden garraio mota ezberdinak sustatzeko helburuarekin.
Bide horretan, helduentzako bizikletan ibiltzeko hastapen klaseak edota bizikleta eta kotxe elektrikoen erabilera sustatzeko hitzaldiak martxan jarri dituzte eta jarduera ezberdinak antolatu dituzte egunotan. Ostegunean, programari amaiera emango zaio “kotxerik gabeko eguna”rekin eta hirian zehar goiz osoan 1.500 ikasletik gora txirrindula hartuta Iruñeatik ibiliko dira.
Guzti hau aitzaki hartuta, jakin nahi izan dugu bertako biztanleek ze garraio mota erabiltzen duten eta zergatik. Galdera hauei erantzuna bilatzeko kalera atera da Iruñako erredakzioa.