Eraso matxista bat salatu dute Galdakaon eta elkarretaratzea deitu dute
Gizartea
2023, aza. 03 - 13:11
Eraso matxista baten salaketaren berri eman du Galdakaoko Udalak. Gertaerak noiz izan ziren zehaztu barik, hurrengo hau adierazi dute: “gertaeraren berri izan duen momentutik bertatik eta informazioaren nondik norakoak baieztatu ostean, gaiaren gaineko ikuspegi zehatza eta osoa izate aldera, Protokoloa aktibatu eta premiazko batzarra deitu du informazio guztia batu eta erakundearen erantzuna nahiz biktimarenganako laguntasuna koordinatzeko”.